VOLVER A LA PRIMERA PÁGINA

CASA ESCRITURA - EMPRESA DE TRADUCCIONES  Y SERVICIOS LINGUISTICOS
TRADUCCIÓN ESPAÑOL SERVICIO PROFESIONAL DE TRADUCCIÓN DE TEXTOS TRADUCCIÓN ESPAÑOL TRADUCTION FRANÇAIS TRADUCTION ENGLISH ÜBERSETZUNGEN DEUTSCH TRADUCCIÓ CATALÀ TRADUCCIÓ VALENCIÀ ITZULPENA EUSKARA TRADUCIÓN GALEGO TRADUCCIÓN ESPAÑOL TRADUCCIÓN ESPAÑOL TRADUCTION FRANÇAIS TRADUCTION ENGLISH ÜBERSETZUNGEN DEUTSCH TRADUCCIÓ CATALÀ TRADUCCIÓ VALENCIÀ
 
Itzulpenak  
Zure enpresak itzulpen zerbitzu arduratsua behar badu, CasaEscriturak eman diezazuke, bertako itzultzaile sare zabala baitugu ia hizkuntza guztiak eta ia espezialitate guztiak (ekonomia, zuzenbidea, medikuntza edo marketina, besteak beste) hartzen dituztenak.
Gure lan taldeak, gai bakoitzeko adituek osatutako gure lan taldeak uneoro emaitza ezin hobeak eskainiko dizkizu gure esku utzitako itzulpen edo zuzenketa guztietan.

Internet bidez lan egin ohi dugu (posta elektronikoa edo Ftp sistema erabiliz beharrezko dokumentuak bidaltzeko edo jasotzeko), horrela azkar lan egin ahal izaten dugu Espainiako edo Espainiatik kanpoko edozein hirirekin.

Gure espezialitatea jatorri edo xede hizkuntza gisa gaztelania duten itzulpen guztiak dira. Izan ere, egin ohi ditugun konbinazio linguistiko nagusiak hauek dira:

Ingelesetik, frantsesetik, alemanetik, italieratik edo portugesetik gaztelaniara, eta alderantziz.
Katalanetik (edota valentzieratik), galegotik edo euskaratik gaztelaniara, eta alderantziz.

Hala ere, beste hizkuntza behar batzuetarako (adibidez poloniera, bulgariera, txekiera, holandesa, errusiera…) jar zaitez gurekin harremanetan, informazio zehatza emango baitizugu ahalik eta lasterren.

Era askotako bezeroak ditugu: erakunde publikoak, diseinu grafikoko enpresak, publizitate agentziak, editorialak, aldizkariak, baita partikularrak edo bestelako profesionalak ere.

Azkenik, gehitu nahiko genuke gaztelaniara egindako itzulpen guztiek orain sustapen berezia dutela: estilo zuzenketa doan. Ez izan zalantzarik: deitu edo idatzi CasaEscriturara eta gu arduratuko gara.

Tarifak 2008:

Tarifak itzulpenak
English Deutsch Català
 
 
CasaEscritura - Boletín - Tel.: (0034) 651.50.10.66 - Opinar - contacto@casaescritura.com